Urtea amaitzeko eta ikasturtea indartsu hasteko, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eskainiko dituen lau ikastaroetatik, hona hemen lehenengoa: Besteon aurrean, zure onenean.
Beldur eszenikoa landu nahi dugu ikastaro honetan.
“Azken urteetan lankide zein ikasleekin bizitako esperientziak oinarri hartuta, zuzeneko egoerak eramangarri bihurtzeko tresnak aurkeztuko ditu.
Musikenen irakasle eta hainbat urtez “Zoriontsu izateko Entrenamendu Mentala” ikastaroaren irakasle, bi eremu hauetako ezagutzak uztartu ditu: musika eta entrenamendu mentala. Besteon aurrean, zure onenean izenburupean, profesional eta zale askok bizi ohi dituzten zuzeneko urduritasunak kudeatzeko hiru pauso erangikorrenak aurkezten ditu.
Urko Arozena”
2019an argitaratu zuen “Besteon aurrean, zure onenean” liburua Urko Arozenak, ikastaro honetan landuko ditugun gaiekin.
IRAKASLEA: Urko Arozena
NON: Azpeitiko Basazabal jauregian, Enparan kalea 18
NOIZ: Irailaren 16an
ORDUTEGIA: 9:30etik 13:30era
PREZIOA: 50,00 € (bazkideek % 15eko deskontua)
Lau ikastaroetan parte hartzen dutenek, ikastaro bat doan izango dute.
Izen emateak eta informazio gehiago trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzita irailaren 13a baino lehen (hau barne). Izen emate mugatua edukieraren arabera.