AZKOTTIKO II. TRIKITI EGUNE

2022ko irailean Azkoitiko lehen Trikiti Egune ospatuta, aurten dataz aldatzea erabaki du Urola Erdiko Trikigiro elkarteak. Datorren maiatzaren 27an edonor bertaratzeko gonbita zabaldu dute.

EGITARAUA:

  • 11:30ean San Martin auzotik herriko kaleetara kalejirak
  • 13:30ean Julio Urkixo hiribidetik plazara kalejira handia eta argazki erraldoia
  • 15:00etan bazkaria herriko plazan. Helduentzako menua eta 15 urtetik beherakoentzako menua izango dira. (Atxikitako kartelean zehaztuak)
  • 18:00etan Erromeria plazako eszenatokian

Bazkarirako txartelak Azkoitiko Dean, Koxka eta Latz tabernetan salduko dituzte 25 €tan helduena eta 15 €tan 15 urtetik beherakoena. Txartelak erosteko azken eguna maiatzaren20a izango da.