ABIAN DA “HAUSPO ARTEAN” DENBORALDI BERRIA

Tolosaldeko Ataria Irratian Hauspo Artean irratsaioaren 7. denboraldia abiatu da. Eta dagoeneko 66 dira urte guzti hauetan egindako elkarrizketak.

“Bi trikitilari, trikitilariak elkarrizketatzen, hori da ‘Hauspo artean’ irratsaioa. Maixa Lizarribarrek eta Manex Torrealdaik gidatzen dute eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak babesten du.” (Ataria – Hauspo Artean)

“Ainara Saizar Zuloaga izan da saioko gonbidatua. Markiñako helduen txapelketako aurtengo irabazlea da aiarra. Perfekzioa maite du. Kasta, indarra, garra… transmititzen ditu. Gauzak ondo egitea gustatzen zaio!”

Saioa entzuteko klikatu HEMEN.