TOLOSALDEKO II. TRIKITIXA EGUNA

Tolosaldeko Hauspotuz Trikitixa Elkarteak II. Trikitixa Eguna antolatu du urriaren 15erako.

Honela idatzi digute:

“Tolosaldeko trikitixaren mugimendua indarberritzen jarraitzeko lan horretan, proposamen berri batekin gatoz.

TOLOSALDEKO II. TRIKITIXA EGUNA!

Tolosaldeko trikitilaria, panderojolea, trikitixa edo pandero ikaslea, trikitizalea… bazara animatu urriak 15ean egingo dugun egun honetan parte hartzera.

Goizean elkarketa Tolosako kaleetan kalejiran ibiliz, ondoren bazkari eder bat egin sorpresaz beterikoa eta egunari amaiera Kalejira Erraldoiarekin emango diogu!

Animatu!”

Bazkarirako txartelak lortzeko hauspotuztrikitixa@gmail.com helbidera idatzita urriaren 7a baino lehen.