Herriko zenbait trikitizalek eta trikitilarik, Trikigiro elkartearekin eta Azkoitiko Udalarekin batera eta herriko tabernarien laguntzarekin, Azkoitiko I. Trikiti Egune antolatu dute irailaren 17an, larunbatean. Goizean kalejirak egingo dituzte kalean, eta bazkari herrikoiaren ondoren, erromeriak eta kontzertuak izango dira arratsalde eta gau partean.
EGITARAUA:
- 11:30ean San Martin auzotik herriko Alde Zaharrera kalejirak
- 13:30ean Julio Urkixo etorbidetik plazara kalejira handia eta argazki erraldoia
- 15:00etan bazkaria herriko plazan. Menua: Paella, txerri sahieskia, postrea, edariak, kafea eta kopa
- 18:30ean erromeria txikia Urola bailarako trikitilariekin
- 23:00etan IRATZAR erromeria taldea
Trikitixari buruzko erakusketa egongo da Portaleburu erakustokian egun osoan zehar.
Bazkarirako txartelak Dean, Latz eta Koxka tabernetan salduko dituzte 25 eurotan. Txartelak erosteko azken eguna irailaren 13a izango da.