HAUSPO EGUNA 2022 ARRASATEN

Ibai-Arte merkataritza elkarteak eta Arrasateko Trikitixa Eskolak Hauspo eguna antolatu dute irailaren 2an eta 3an.

Ostiralean Gurozuna jo izenburupean Trikitixa Eskolako ikasleen emanaldia izango da Herriko Plazan, pandero artisau erakus-mahai eta jolasak ere izango direlarik beste ekintza ezberdinekin batera. 22:00etan berriz, Sine Dieren emanaldia Portaloian, Xabier Zabala eta Igor Torre tarteko.

Larunbata berriz,  18:00etan Etoile Mussette txontxongiloen ikuskizunarekin abiatuko da Herriko Plazan, 20:00etan talde beraren emanaldiarekin jarraituko duelarik. 23:00etan berriz Faltriqueira taldearen emanaldiarekin amaiera emango zaio.