Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 2019an abiatu zuen trikiagenda egitasmoa arrakasta izaten ari da astez aste. EHTEren bazkideek lehentasunez gure email helbideetan jasotzen dugu agenda, eta sare sozialetan ere zabaltzen da.
Arrakasta horren erakusgarri, Leitzako Karrape irratiarekin elkarlanean abiatu dugu ekimena. Ostiralero 107.8 uhin frekuentziatik EHTEren ordezkariak agendaren berri ematen hasi gara uda honetan zehar.
Nahi izatera, online entzun daiteke https://www.leitza.eus/irratia/ helbidean 10:30etik 14:00etara; eta garaiz iritsiko ez bazina, baita https://www.ivoox.com/podcast-karrape-irratia_sq_f1904613_1.html helbideko podcast helbidean agenda bilatuta ere.