“KOLPEKA” SAIOA, EHTE-REN SORKUNTZA KANALDUDEN

Gaurtik hasi eta datozen astelehenetan 20:00etan Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak sortutako Kolpeka saioa Kanalduden ikusgai izango da: https://kanaldude.eus/albisteak/790-kolpeka

2021ean zehar EHTEk sortutako ekimena da Kolpeka. Ikusentzunezko ikasketak burutzen ari ziren gazteak lanean jarrita, trikitixarekiko euren ekarpena 6 bideotan bildu zuten. Trikitixaren inguruko hainbat artista elkarrizketatu zituzten gai ezberdinak jorratuz.

Ane Rekalde Larruzea, Garaia Pagola Urriza, Sara Iriarte Lasa, Aimar Iparragirre Zinkunegi eta Martxel Larraza Indaburu boskotearen lana EHTEren YouTubeko kanalean ikusgai dago: KOLPEKA

Ekainaren 27tik goiti astelehenetan 20:00tan Kanalduden.