“HAUSPO ARTEAN” IRRATSAIOA

Tolosaldeko Ataria Irratian Ander Malbadik abiatutako bideari jarraituz, 2018an hitzarmena egin genuen Ataria Irratiak eta EHTEk, Hauspo artean irratsaioa urtez urtea aurrera eramateko.

Ander Malbadirekin batera Eneritz Aulestia ibili ondoren, eta honek bakarkako lekukoa harturik, gaur egun Manex Torrealdaik eta Maixa Lizarribarrek gidatzen dute trikitixa ardatz duen saio hau.

Dagoeneko 60tik gora elkarrizketa dira irratsaio honetan egin direnak.

Guztiak eskura dauzkazu nahieran entzuteko hemen: https://ataria.eus/irratia/Hauspo_artean