EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA EGUNA – PASAIA

Ikaragarria!

Horrela laburtu daiteke martxoaren 26ean Pasaian ospatuko genuen Euskal Herriko Trikitixa Eguna.

653 soinu-jole eta pandero-jole elkartu ginen, 38 eskola ezberdin eta eskolez aparteko norbanakoak kontatuta. Euskal Herriko lurralde historiko guztietako trikitilariak bildu ginen; hasi Ezpeletatik, Burlatatik pasa, Aramaio edo eta Berriatua igaro eta Pasaia bertaraino.

Lau kalejira batera izan ziren lau Pasaietan. Lau kontzertu batera baita ere Pasaietako plazetan: Donibaneko Santiago plazan Trikidantz nafarrak, San Pedroko  frontoian Iratzar gipuzkoarrak, Antxon Korrontzi bizkaitarrak eta Trintxerpen Triki Blinders lapurtarrak.

Bazkaritan berriz 776 trikitizale elkartu ginen, kanpoan geratu zirenak kontatu gabe (barka bezate ezin erantzun izana!).

Bazkari ondorenak etengabeko soinu eta pandero festa ekarri zuen. Gaztetxoenentzat ere izan zen zer eginik Trintxerpeko Ekaitza aisialdi taldearen eskutik. Eta 600 lagun inguruko kalejira erraldoia egin ondoren, famili argazkiarekin bukatu genuen.

Mila esker bertaratutako musika eskola, trikitixa eskola eta norbanako guztiei.
Mila esker Trintxerpeko Illunbe musika elkarteari eta Pasaiako udalari.
Mila esker barrutietan kontzertuak eman zenituztenoi: Trikidantz taldea Korrontzi Folk IRATZAR Triki Blinders
Mila esker Ekaitza aisialdi taldeari ere.
Gora trikitixa!