Bagatoz berriz ere EHTE ikastaroekin. Oraingoan PANDEROAK, EDO PANDEROEN IKASTAROA hartu dugu gai, bidali zitzaizun galdeketaren emaitzak ikusita.
Panderoa jotzeko modu bakarra dagoelakoan?
Iraide Ansorenak, Musikenen perkusio gradua egina, eta, Khami edo Alboka folk taldeetan ezaguna denak, herri instrumentuetan erabiltzen diren perkusio instrumentu ezberdinak eta hauen aldaerak irakatsiko dizkigu.
Munduan zeharreko jotzeko modu ezberdinak ere azalduko dizkigu.
“Ikastaro praktikoa:
Panderoen ikuspuntu eta teknika ezberdinak, pandero karratu eta panderoaren arteko erritmoak, panderoa eta perkusio osagarrien konbinaketa.
Iraide Ansorena”
IRAKASLEA: Iraide Ansorena
NON: Azpeitiko Basazabal jauregian, Enparan kalea 18
NOIZ: Otsailaren 26ean
ORDUTEGIA: 10:30etik 13:00etara
PREZIOA: 25,00 € (bazkideek % 15eko deskontua)
Izen emateak trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzita otsailaren 23a baino lehen (hau barne). Izen emate mugatua edukieraren arabera.