KOLPEKA 6 – Sorkuntza: izateko bidea

Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen YouTubeko kanalean 2021a ixten duen KOLPEKA saioaren seigarren atala ikusgai daukazu.

Julen Alonso Apezetxea, Xabi Aburruzaga del Amo eta Xabier Etxaniz Ulazia sorkuntzaren nondik norakoez ari zaizkigu: KOLPEKA 6 | Sorkuntza: Izateko bidea – YouTube

Bide batez, EHTEk eskerrak eman nahi dizkie sei atal hauetan parte hartu duten guztiei, euren denbora eskaintzeagatik eta euren iritziak eta esperientziak askatasun osoz publiko egiten uzteagatik; eskerrak baita ere bide lagun izan diren erakunde eta udalei, eta Tirikitrauki musika dendari; eta nola ez, eskerrak saio hau sortzea, grabatzea, osatzea, errealitate bihurtzea lortu duten eta ezinbestekoak izan diren Aimar Iparragirre Zinkunegi, Ane Rekalde Larruzea, Garaia Pagola Urriza, Martxel Larraza Indaburu eta Sara Iriarte Lasa.

Harpidetu zaitez gure kanalera eta jaso lehentasunez EHTEren bideoak.