“GRABAKETA ETXEAN” – EHTE ikastaroak

Bagatoz berriz ere EHTE ikastaroekin. Oraingoan GRABAKETA ETXEAN hartu dugu gai, EHTEren bazkideei bidali zitzaien galdeketaren emaitzak ikusita.

 

Irakaskuntzan zabiltza eta zure klaseetarako grabaketak erabiltzen dituzu? Zure ikasleekin grabaketak egiten dituzu? Edo, zure etxean aprobak egiten dituzu zure kantuen sorkuntzan?

Ikastaro honetan etxeko edo eskolako grabaketetarako azaleko azalpenak emango ditugu grabaketa bat zuzenean eginez:

Grabaketa bat nola egin, nola ekualizatu zure grabagailua grabatzen hasi aurretik.

Grabatutakoaren moldaketak egin audioari dagokionez.

Pista bat baino gehiagoren grabaketa eta ondorengo masterizazioa.

Home Studio School

 

IRAKASLEA: Aimar Setien – Home Studio School

NON: Azpeitiko Basazabal jauregian, Enparan kalea 18

NOIZ: Abenduaren 11an

ORDUTEGIA:  10:30etik 13:00etara

PREZIOA: 30,00 € (bazkideek % 15eko deskontua)

Izen emateak trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzita abenduaren 8a baino lehen (hau barne). Izen emate mugatua edukieraren arabera.