Badator Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia. Egun bakarrean zehar egingo dugu aurten, urriaren 9 larunbatean. Eta Tolosara leku aldatuko dugu, Tolosako Udalaren laguntzaz, bertako Kultur Etxean.
Erromeriak trikitixaren kabi izan dira urtetan, eraldaketa nabarmenen lekuko. Baina, benetan ezagutzen al dugu erromeriek bete zuten funtzioa? Gaur egun funtzio bera al dute? Iraungo al dute erromeriek? Honelako eta bestelako galderen erantzunak jasotzeko erromeriarekin eta dantzarekin harreman zuzena duten gonbidatuak ekarriko ditugu gurera.
GAIA: ERROMERIA
EGUNA: Urriak 9 larunbata
Hitzaldia
ORDUA: 12:00
LEKUA: Tolosako Kultur Etxean
HITZALDIA: AIKO taldea – Sabin Bikandi eta Patxi Laborda
Mahaingurua
ORDUA: 16:30
LEKUA: Tolosako Kultur Etxean
MAHAI INGURUA: Xabier Etxabe, Xabier Itçaina, Joseba Altube. Moderatzailea: Artiz Ibañez