SASI ARTEAN ELGETA – KOMIKI LIBURUA

Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Ikastolen Elkartea 2018az geroztik elkarlanean aritu gara “Sasi artean Elgeta” komiki atalak Xabiroi aldizkarian plazaratuz.

2021eko udaberrian azken atala argitaraturik, laster izango dugu esku artean atal guztiak batuta komiki liburu osoa.

Koldo Izagirreren gidoiarekin, Dani Fanoren marrazkiekin eta Garluken koloreekin hemen ikus dezakezu aurrerapena: Sasi artean Elgeta – YouTube