TRIKITIXA TOPAKETA ETA UDALEKUA – SORKUNTZA BERRIA YOUTUBEN

Amaitu berri dira 2021eko Gazteen Trikitixa Topaketa eta Gaztetxoen Trikitixa Udalekua.

Bertaratutako gazteei eskaini zaizkien ikastaroetan irakasle izan ditugu Maixa Lizarribar, Mikel Urdangarin, Aritz Alustiza eta Iosu Arrizabalaga “Izer”. Ezin eskertuago gaude lau musikari bikain hauei.

Eta noski, ikasitakoa praktikan jarri behar, Topaketa eta Udalekuan gidari izan diren Manex Torrealdai, Beñat Arruti eta Leire Etxezarretak lagunduta, gazteek beraiek sortu eta grabatutako kantua publikatu berri dugu gure YouTubeko kanalean.

Topaketa eta Udalekua 2021 – Euskal Herriko Trikitixa Elkartea – YouTube

Milesker bertaratutako guzti-guztiei, ikasle, irakasle, monitore, … eta nola ez, Otabardi Aterpetxeko familia osoari!