“ZITZE. ISUKITZE HAUSPOGORAN”



Fredi Paiak hartu du Tomas Zitze zenaren gertakizun eta ibilbideak eskura jartzeko ardura Soinuaren Liburutegiko 15. ale honetan. Liburuarekin batera, bilduma honetan ohikoa den legez, CDa itsasirik darama, Zitzeren hainbat audio erantsita.

Tomas Zitze Plentzian jaio eta Gatikan zendu zen, ondorioz bi udaletan aurkeztuko dugu liburua.

Lehen aukezpena:

EGUNA: Azaroaren 23, larunbata, 12:30ean

NON: Goñi Portal, Plentziako kultur etxea

Bigarren aurkezpena:

EGUNA: Azaroaren 30, larunbata, 12:00etan

NON: Gatikako kultur etxea

Duela 15 urte ekin genion Soinuaren Liburutegia osatzeari eta ibilbide horretan, hainbat trikitilariri eta panderojoleri eskainitako biografiak argitaratu ditugu: Elgeta, Gelatxo, Rufino Arrola, Sakabi, Epelde, Zumarragako Trikitixa, Urrestillako Trikitixa, Landakanda, Maltzeta, Zendoia, Aristerrazu, Laja, Iturbide, Tapia eta aurten Zitze.

Liburu diskoa dagoeneko salgai dago webgune honetako “DENDA” atalean eta ohiko saltokietan.