“1979-1991. EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA TXAPELKETA NAGUSIAK” CD BILDUMA

IZ etxeak bere garaian argitaratutako 7 trikitixa txapelketa nagusiak CD euskarrian berrargitaratu ditugu, guztiak elkarrekin, 13 CD-tan, kaxa batean bildurik, Haritz Garmendiaren azterketak ondorioztatutako datuekin osatutako aurkezpen liburuxkarekin batera. 1979tik 1991era bitartean ospatu eta LP-Kasete euskarrietan argitaratutako grabaketa hauek berreditatu eta errebisatu egin ditugu, edonoren eskura kalitatezko erreferentzia bat eskeiniz, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Elkar diskoetxeak elkarlanean.

Orri honetako DENDA atalean salgai daukazu.