MAKETA LEHIAKETA 2018

 

Iazko harrera bikaina ikusita Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak maketa lehiaketa antolatzea erabaki du aurten ere. 25 urtetik beherako musikari edo ikasleei zuzendua dago. Taldean, bakarka edo bikotean trikitixa edo/eta panderoa oinarri hartuta, zure proposamenak jasotzeko zain geratzen gara. Bideoak maiatzaren 14a baino lehen aurkeztu behar dira. Gogoratu 10 kantu aukeratuekin CDa grabatuko dugula estudioan, eta horietako bati bideoklipa grabatzeko aukera ere emango zaiola.

 

Oinarriak: MAKETA LEHIAKETA 2018

 

Animatu! Zure zain gaude!