ZENBAKIZKO PARTITURAK

Trikitixa ikasle, irakasle eta zaleen eskaerak asetze aldera, 2016 urtean zehar Euskal Herriko Trikitixa Elkarteako zuzendaritzak 12 pieza zenbakizko partituretan jartzea erabaki zuen. Lehenik aukeraketa zabal bat egin ondoren, 12 gustukoenak transkribatu dira.

2016 urte hasieran Geure Kolkotik diskoetako sei kantu aurkeztu ziren modu berdinean, aurten ere Tirikitrauki musika dendak eskeintzen duen Zenbakiz web orria erabiliz egin dira 12 partiturak. Zuzenketa batzuren faltan, argitalpen honen datan lehenengo 6 partitura jarri ditugu eskura.

Kantu hauek eskuratzeko, web orri honetan bertan eskuin aldean ikusten duzun Zenbakizko partiturak atalean klikatu behar duzu. Ondoren kantua aukeratu, deskargatu, nahi izatera inprimatu eta gozatzen hasi!

 

Menua