BAZKIDEEK % 15-EKO DESKONTUA LIBURU ETA DISKOETAN

Urte berriarekin, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea berrikuntza batekin dator: bazkide diren guztientzat %15eko deskontua izango da Elkarteak argitaratu izan dituen eta argitaratzen dituen liburu eta disko guztietan.

Gogoratu gainera, bazkide garenok urtean zehar dagokion urteko argitalpen berri bat eta Irune Elizagoienek idatzitako lau Altzaporru buletin dohainik jasotzen ditugula etxean erosketetako deskontuaz gain.

Menua