LAJA, TRIKITIXAREN ZUBIA

Atzo aurkeztu genuen Soinuaren Liburutegiko 12. alea Azkoitian. Liburua Joxe Mari Iriondok idatzi du eta Lajari buruzko hainbat gogoeta eta kontakizun biltzen dira bertan. Itsatsirik daraman Cd-an, audio kalitateari baino piezen edertasunari erreparatuz, orain arte argitaratu gabeko hainbat pieza bildu ditugu. Lajak garai eta leku ezberdinetan jotako piezak dira guztiak, berarekin batera panderojole ezberdinak entzun daitezkeelarik.

Liburu diskoa dagoeneko salgai dago webgune honetako “Denda” atalean eta ohiko saltokietan.