KALEAN DA GEURE KOLKOTIK 2016

“Geure Kolkotik” pieza berrien bildumako zazpigarren alea kaleratu berri dugu. Trikiti sorkuntzari geure aletxoa eransteko hasi zen proiektu hau, eta aurten ere 15 kantu berrirekin gatoz, 5 trikitilari ezberdinei aukera eman zaielarik proiektu honetan parte hartzeko:

Itsaso Elizagoien

Xabi Aburruzaga

Xabier Etxaniz

Ander Zabaleta

Patrik Larralde

Soinu txikiaz eta perkusio ezberdinez osaturiko hiru pieza berri sortu ditu trikitilari bakoitzak. Gisa guztietako doinuak entzun litezke diskoa osatzen duten hamabost piezetan: Kalejira, fandangoa, mazurka, trikitixa…

* Diskoa, webgune honetako “Denda” atalean edo ohiko saltokietan eros dezakezu.

**Aurkezpen kontzertua Durangoko Azokako Ahotsenean izango da, abenduaren 5ean 13:40etan.

Menua