BATZAR NAGUSIA 2016

Datorren martxoaren 5ean, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak bazkideen urteko BATZAR NAGUSIA ospatuko du.

Batzarra Adunan izango da eta hementxe dituzu hitzorduaren inguruko hainbat xehetasun:

DATA: 2016ko martxoaren 5a, larunbata

ORDUA: 12:00etan

LEKUA: Adunako Udaletxeko Kultur Aretoa

PROGRAMA

11:30: Adunan bildu

12:00: Batzar Nagusia Udaletxeko Kultur Aretoan

14:00: Bazkaria Adunako Aburuza sagardotegian

GAI ORDENA

2015eko balantzea

2016ko egitasmoen aurkezpena

Zuzendaritzaren berrikuspena

Galderak eta proposamenak