GK2015 SOLFEOZKO PARTITURETAN

Elkarteak argitaratzen dituen diskoetako kantuak jotzeko edo eskura errazago izateko, Geure Kolkotik 2015 osorik solfeozko partituretan argitaratzea erabaki du EHTEk.

http://trikimailua.com atarian Doinutegia atalean sartuz gero, iturburuak klikatu goian eskuinaldean eta Geure Kolkotik 2015 aukeratuta diskoa osatzen duten 12 kantuen zerrenda agertuko zaizu. Web orrian ere, eskuineko Partiturak leihoa klikatuta http://trikimailua.com/doinutegia.htm atalera bideratuko zaitu zuzenean.

Aurrera begira Elkarteak sortutako egitasmoen partitura gehiago jarriko dira eskura bai zenbakiz bai solfeoz ere.

Gustoko partitura bilatu, nahi izanez gero inprimatu, ikasi eta gozatu!