ZENBAKIZKO PARTITURAK ESKURA

Hainbestek eskatu ondoren, baditugu lehenengo zenbakizko partiturak!

Ahoa gozatze aldera, lehenengo sei partitura argitaratu ditugu, pdf formatuan edozein erabiltzailek jaitsi eta erabili ditzan. EHTEk azken urteetan argitaratu dituen Geure Kolkotik diskoetatik sei kanturen aukeraketa egin da lehen argitaratze honetan. Tirikitrauki musika dendak dohainik eskeintzen duen Zenbakiz aplikazioa erabili da horretarako eta Andoitz Antzizarrek jarri dizkigu eskura.

Datorren urte honetan proiektu bereko partitura gehiago jarriko ditugu zintzilik.  Geure Kolkotik guztiak partituretan jartzea da asmoa. Kantu berriak argitaratzen ditugun neurrian jakinaraziko dugu web orri honetan eta EHTEren facebook-eko orrialdean.

Partitura hoiek eskuratu nahi badituzu, hemen bertan, eskuinaldean dagoen Zenbakizko partiturak klikatuta aurkituko dituzu. Kantua deskargatu, nahi izanez gero inprimatu, eta hasi jotzen!