BADATOR DURANGOKO AZOKA

Aurten ere Euskal Herriko Trikitixa Elkartea Durangoko azokan izango da. Bertan erakusgai eta salgai izango ditugu Elkarteak urteetan argitaratu dituen Faborez eta Geure Kolkotik diskoak, biografia liburu-diskoak eta partitura liburuak. Eta nola ez, salgai izango ditugu aurten argitaratutako “Arizterrazu, mandioko (azken) erromeria” eta Geure Kolkotik 2015.

Zai izango gaituzue!