“Geure Kolkotik” pieza berrien bildumako seigarren alea kaleratu berri dugu Euskal Herriko Trikitixa Elkartean. Disko berri honetarako honako trikitilariak gonbidatu ditugu:
Iñaki Garmendia Laja
Martin Aginalde
Joseba Tapia
Xabier Alberdi Zabale
Soinu txikiaz eta perkusio ezberdinez osaturiko hiru pieza berri sortu ditu trikitilari bakoitzak. Gisa guztietako doinuak entzun litezke diskoa osatzen duten hamabi piezetan: Kalejira, fandangoa, reel, trikitixa…
* Diskoa, ohiko saltokietan edo webgune honetako DENDA atalean eros dezakezu.