Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Soinuaren Liburutegiko 11. alea kaleratuko du laster. Aurten, Joxe Mari Iriondok idatzirik, “Arizterrazu, mandioko (azken) erromeria” izenburupean erromeria honi buruzko lekukotasuna jaso nahi izan da. Liburu-diskoan gainera Trikitixa Elkartean jasota dauden grabazio zahar zenbait ere erantsi ditugu, audio kalitateari baino piezen edertasunari erreparatuz.
Honen harira urriaren 25ean liburuaren aurkezpenarekin batera Arizterrazun bertan Andatza Erromeri Elkarteak antolatu duen jaialdira gonbidatu nahi zaituztegu. Ordua eta egitaraua aurrerago zehaztuko ditugu.
Adi egon beraz!