ITZIARKO ERROMERIA EGUNA

Andutz kultur taldeak Itziarko erromeria eguna antolatu du Maiatzaren 2rako.

Egitaraua:

11:00 Kalejira

12:00 Mokadua (herriko plazan)

12:15 Itziarko eta Bianako dantzariak (herriko plazan)

13:00 Kalez kale

14:30 Herri bazkaria (frontoian)

18:00 Erromeria (herriko plazan)

23:00 Erromeria soinujoleekin

Bertan izango dira Hernaniko fanfarrea, Hernaniko albokariak, Zubietako joaldunak, Debako eta Hernaniko txistulariak, Hernaniko dultzaineroak, Xabi Etxaniz eta Ainara Saizar, Saioa Lizaralde eta Idurre Arriola, Jagoba, Naia eta Janire eta Maitane eta Alaitz.