Igandean aurkeztuko dugu Zendoiaren liburu-diskoa

Laxaro Azkunek idatzi du Soinuaren Liburutegiko 10. alea: “Zendoia, pozaren mezularia”. Tomas Zubizarretari,  “Zendoiari”, eskainitako liburu-diskoa da eta igande honetan, bere 84. urtebetetze egunean, Azkoitian aurkeztuko dugu.

NOIZ: Azaroaren 30ean, igandean, 12:00etan

NON: Azkoitiko Udaletxean

Zendoia bera bertan izango da hainbat trikitilarik lagunduta. Aurkezpenaren aurretik kalejira egingo dugu eta beraz, nahi izanez gero, animatu eta etorri.

Duela 13 urte ekin genion Soinuaren Liburutegia osatzeari eta ibilbide horretan, hainbat trikitilariri eta panderojoleri eskainitako biografiak argitaratu ditugu: Elgeta, Gelatxo, Rufino Arrola, Sakabi, Epelde, Zumarragako Trikitixa, Urrestillako Trikitixa, Landakanda, Maltzeta eta aurten, Zendoia.

* Liburu-diskoa, ohiko saltokietan edo webgune honetako denda atalean eros dezakezu.