Getxoko Nazioarteko Trikitixa Jaialdia

Bizkaiko Trikitixa Elkarteak Nazioarteko Trikitixa Jaialdia antolatu du:

NOIZ: Azaroaren 29an, 19:00etan

NON: Andres Isasi Musika Eskolan

Jaialdian parte hartuko duten musikariak honakoak izango dira:

– Niamh Ní Charra eta Daoíri Farrel (Irlanda)

– Timmi Turmel eta Christian Nolet (Quebec)

– Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza (Euskal Herria)

– Ines Osinaga (Euskal Herria)

Ondoren, CLOVERWIND taldea arituko da Algortako EKIN tabernan.

Sarrerak salgai: Algortako Kultur Etxean (telf: 944914980) eta BBK-n (www.bbk.es edo orotariko kutxazainetan)

Aurreko urteetan bezala, TRIKITIXA IKASTAROA eskainiko dute jaialdira etorritako atzerriko musikariek: Timmi Turmelek eta Niamh Ní Charrak. Ikastaroa doan izango da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa da.

NOIZ: Azaroaren 30ean, 18:00-20:00

NON: Algortako Villamonteko Kultur Etxean

IZEN-EMATEA: bizkaia@trikitixa-old.ametza.com (azken eguna azaroaren 27a)