GEURE KOLKOTIK 2014 KALEAN DA

“Geure Kolkotik” pieza berrien bildumako bosgarren alea kaleratu berri dugu. Disko honetan honako trikitilariek parte hartu dute:

Astiasaran II

Aritz Alustiza

Eneritz Bengoetxea

Iker Dorronsoro

Maitane Ayerza

Soinu txikiaz eta perkusio ezberdinez osaturiko hiru pieza berri sortu ditu trikitilari bakoitzak. Gisa guztietako doinuak entzun litezke diskoa osatzen duten hamabost piezetan: Kalejira, fandangoa, reggaea, trikitixa…

Aurkezpen kontzertua: AZAROAREN 9an, 17:30ean, Bergarako Zabalotegi Aretoan izango da. Sarrerak, 16:30etatik aurrera leihatilan izango dira salgai 4€-tan.

* Diskoa, ohiko saltokietan edo webgune honetako DENDA atalean eros dezakezu.