TRIKITIXA UDALEKUAK 2014

NOIZ: 2014ko ekainaren 24tik 28ra

NON: Abaigarko aterpetxean (Nafarroan)

ADINA: 8 – 14 urteko haurrei zuzendua

Izena emateko azken eguna: Apirilaren 25a

ERDIZKA TRIKIKITXA ELKARTEAK trikitixa udalekuak antolatu ditu. Euskal Herri osoko haurrek parte hartu ahal izango dute, euren trikitixa edo pandero maila edonolakoa izanda ere.

Astean zehar hainbat ekintza burutuko dira: Trikitixa, perkusio, dantza nahiz kantu saioak, trikitilari profesionalen bisita bereziak, txangoak, erromeriak…

Udalekuetako plaza kopurua mugatua da. Izen emate eta ordainketa ordena jarraituko da plazak betetzerakoan.

Informazio gehiagorako idatzi trikitixaudalekuak@hotmail.com helbidera.