“ZENBAKIZ” trikitixa editorea

Tirikitrauki musika dendak bihar aurkeztuko du Zenbakiz trikitixa partiturak osatzeko on-line editorea. Solfeorik gabeko metodoan erabiltzen diren partitura “zifratuak” sortzeko aukera eskaintzen du editore honek, modu erraz eta erosoan.

Zenbakiz trikitixa editorea nahi duen ororen esku dago Tirikitrauki musika-dendaren webgunean (www.tirikitrauki.com/zenbakiz).

AURKEZPENA/PRENTSAURREKOA:

Aurkezpen ekitaldia Donostiako Koldo Mitxelenan izango da, otsailaren 25ean, 10:30ean. Ekitaldian Tirikitrauki musika dendako arduradunak, Iametsa Interaktiboa enpresako ordezkaria eta Iker Goenaga eta Joseba Tapia trikitilariek ere parte hartuko dute.