Trikitixa eta biolin kontzertua

NOIZ: Otsailaren 7an, 20:00etan

NON: Baigorrin (Bixentenian)


Ezpeletako Soinu Ttiki elkarteko gazteek kontzertu bat emanen dute Bixentenian, Baigorrin. Urte bat daramate elkarrekin, eta lan hori Irlandararte eraman dute Urrian. Iparla elkartearen laguntza eskertzeko, kontzertu hori emana izanen da, urte horren lanaren fruitua erakusteko, baita ere Irlandan ikasitako musiken aurkezteko.

Trikitixa eta arrabitaren nahasketa bizi eta goxoa entzuteko aukera duzu Otsailaren 7an Baigorrin.

Basaizea elkarteak pintxo eta edariak proposatuko ditu gaualdian zehar.