INPERNUKO POZA XI. JARDUNALDIAK: DISKOGINTZA

EGUNA: Irailak 5, osteguna (19:30etan)

LEKUA: Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan

HITZALDIA: Jon Eskisabel

Trantsizio garaia bizi du gaur egun diskogintzak; diskoen salmentan oinarrituriko ereduak bere onenak eman ostean, negozioa moldatuz lur berria aurkitu nahian ari dira diskoetxeak. Euskal Herriko diskogintzara ere iritsi dira aldaketak, autoekoizpenak gora egin du nabarmen eta diskoetxe tradizionalek pisu espezifikoa galdu dute. Jon Eskisabel kazetariak diskogintzatik kanpoko begirada eskainiko du bere hitzaldian, diskoetxeen, sortzaileen eta zaleen arteko harremanari erreparatuko dio, eta euskal diskoetxeek etorkizunean izan lezaketen zereginari buruzko zertzelada batzuk emango ditu.

EGUNA: Irailak 6, ostirala (19:30etan)

LEKUA: Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan

MAHAI INGURUA: Asier Zulueta (Bidehuts), Anjel Valdes (ELKAR), Gaizka Insunza (Audience). Moderatzailea: Gorka Erostarbe.

Mahai inguru honetan, autoekoizpenaren bideari ekin dion musikari ezberdinez osatutako talde bateko kidea, diskoetxe bateko arduraduna eta diskogintzaren inguruko tesia egiten ari den eta aldi berean autoekoizpenean diharduen musika talde bateko kidea izango ditugu. Bakoitzak bere esperientziatik egindako ekarpenaz gain, ideia ezberdinak partekatuz eta eztabaida sortuz, egungo egoeraren azterketa egitea dugu helburu.

Menua