Maiatzaren 4an, Erromeria eguna Itziarren

Datorren maiatzaren 4an, Erromeria eguna ospatuko dute Itziarren. Andutz Kultur elkarteak antolatuta, egun osoko egitarau betea prestatu dute. Bertan espero dituzte Kristina eta Amaia, Astiazaran eta Izer, Maixa eta Ixiar eta Jagoba eta Maddalen. Horiez gain, fanfarre, albokari, dultzainari, txistulari eta joaldunak ere espero dituzte. Bazkariko txartelak hartzeko azken eguna, maiatzaren lehena izango da.

Erromeria eguna Itziarren 2013