JUAN GARATE “MALTZETA” ZENAREN BIOGRAFIA

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak aurten ere Soinuaren liburutegia bildumako ale berri bat kaleratuko du. Juan Garate “Maltzeta” zenaren biografia liburu-diskoa da bederatzigarren ale hau. Juan Luis Zabala idazle azkoitiarra izan da lan hau osatzeaz arduratu dena.

Igande honetan, abenduak 2, eguerdiko 12:00etan, berak hain maite izan zuen Zumarragako Agina auzoan egingo da liburuaren aurkezpena. Ia 35 urte egin zituen urtero-urtero soinu jotzen auzo honetan, hutsik egin gabe.

Gerturatu nahi duzuen guztiok gogoratu hitzordua, igande honetan, abenduak 2, eguerdiko 12:00etan izango duzuela, Agina auzoan.