BADATORRELAAAAAAA!!!!

Aurten ere Euskal Herriko Trikitixa eguna ospatzeko asmoz, hilaren 27an, Urriak 27 larunbata hain zuzen ere, Bergaran ospatuko da 2012ko Euskal Herriko Trikitixa eguna.

Trikitilari zein zale garen guztion eguna da urriak 27an ospatuko duguna, beraz ezin duzu hutsik egin! Egun guztian zehar Bergarako kaleetan zehar kalejira, bazkaria frontoian eta arratsaldean Bide Batez taldearekin erromeriaz gozatzeko aukera izango dugu.

Xehetasun gehiagoren berri ondorengo egunetan emango dugun arren, jakin bazkaritarako txartelak salgai izango direla 15e-tan Euskal Herriko Trikitixa Elkartean bertan.