GEURE KOLKOTIK 2012

Kalean da GEURE KOLKOTIK 2012!!!!

Kaixo irakurle! Dakizuen bezala Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, bere proiektuen barruan urtero kaleratzen ditu bi diska, bata orain gutxi jakinarazi genizuena, Faborez 05+bat (pieza zaharrei tartea eskaintzen diena) eta gaurkoan Geure kolkotik bildumaren berri ematera gatozkizu. Kalean da iada bilduma hontako 3. alea, Geure kolkotik 2012.

Ostiral honetan hilak 7, gaueko 22:30etan Donostiako Trinitate plazan emango den kontzertuan, aurkeztuko da jendaurrean. Baita irailaren 16an, arratsaldeko 18:00etan Zarauzko malekoian emango den kontzertuan ere.

Diska hau erosteko aukera beraz, ostiral honetatik aurrera izango duzue, bai Donostian egingo den aurkezpen kontzertuan eta baita dendetan ere.

Animatu eta hurbil zaitezte kontzertuotara! Erosi eta gozatu!