NAZIOARTEKO VIII. TRIKITIXA JAIALDIA

DATA: 2009-11-21

LEKUA: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia

ORDUA: 19:00

PARTAIDEAK:

Riccardo Tesi, Italia

Konpositore, jole, bilatzaile, nortasun anitza duen akordeoi diatoniko jolea da Riccardo Tesi Italiarra. Musika etnikoaren aitzindaria izan da bere herrian.

1981ean “Il ballo della lepre” diskoa argitaratu zuenetik hainbat proiektutan parte hartu du, guretzat ezagunena John Kirkpatrick, Marc Perrone eta Kepa Junkerarekin batera ondu zuen Trans Europe Diatonique.

Hainbat film eta antzerki obratarako musika ere sortu du, beste hainbat kantari eta talderentzat produkzio lanak ere egin dituelarik.

Bere azken lana “Solo organetto” izenburupean argitaratu zuen orain bi urte.

Raynald Ouellet, Quebec

30 urte daramatza musikaren munduan Raynald-ek Québec-en bezala munduko hainbat lekutan ere. 1970ean hasi zuen bere ibilbidea Éritage taldearekin, zeina lehenengotarikoa izan zen Québec-eko mugatatik kanpora bertako musika eramaten.

Bakarlari bezala hainbat bira egin ditu Canadan, Estatu Batuetan eta Europan. Ikastaroak ere eman ditu Finlandian, Danimarkan, Frantzian, Eskozian edo Iralandan.

“Carrefour mondial de l’acordeon” sortu zuenetik bertako festibala eta museoa zuzentzen ditu. Tresnen fabrikazioan aditu, irratirako eta dantza taldeentzako musikak ere sortuak ditu.

Joan Francés Tisner

Joan Francés Tisner-ek armonia, konposizioa, koroen zuzendaritza eta elektro akustika ikasi zituen Pauen 1976tik aurrera. Benetako iraultza Europako musika tradizionala deskubritu zuenean etorri zitzaion.

Nadau, Perlinpinpin, André Minvielle, Christian Vieussens, Hont Hadeta, Alain Savouret edo Les Manufactures Verbales bezalako taldeekin kolaboratu du.

Gaurkoan akordeoi diatoniko eta kantuarekin Gaskoinako dantza errepertorioa dakarkigu. Akordeoi diatonikoan Marc Castanet-ek laguntzen du, zeinarekin Verd e Blu taldean jotzen duen.

Laja eta Poxpi

Iñaki Garmendi “Laja” aski ezaguna da gure artean. Elgetarekin ikasi zuen soinu txikia jotzen. Landakandaren panderoa lagun zenbat plaza ez ote ditu alaitu? Gaur egun Mikel Alustiza pandero jolearekin ere aritzen da.

Gaurkorako Poxpi saxo jolearen laguntza izango du Lajak, hainbat herri eta auzotako erromeriak girotu dituen bikotea.

“Kaja de ritmos” esaten zaion tresna elektronikoaren laguntzarekin datoz gainera , elektronika eta joera berriak trikitixak aspaldi bereganatu zituela garbi gera dadin.

Bunpada Sound

Bunpada Sound Asier Ercilla, Endika “Lahaine” (121krew) eta Dav/bid Nanclares-ek osatzen duten, hirukotea bidai berri bati hasiera emateko batu egin dira. Hau duzue emaitza, iraganan eta orainan murgiltzen den proiektua, Rap-a, Rock-a eta sustrai ezberdinetako bertako musikak helburu  berdin baterako batuz… musika tankeren eta jatorri erberdinetako pertsonen arteko elkartrukea.

Bai testuetan eta bai musikan aniztasuna ardatza izanda, Bunpada Sound taldeak bide berriak ustartzea du helburu, horretarako, sormen prozesuan, jatorri eta estilo musikal ezberdinetako lagunen partehartzea bilatu duelarik.

Gaur kolaboratzaile moduan Rufo (ahotsa, BeatVox) eta Txino-Malaka bikotea (Break Dance) izango dituzte.

Esne zopak

Esne beltza taldearen proiektu berezi bat duzue Esne zopak, Xabi Solano, Jon Mari Beasain eta DJ Zigorren eskutik. Trikitixa du oinarri eta abesti berriak molde zaharrean jorratu nahi dituzte trikitilari mitikoen (Epelde, Iturbide, Laja, Landakanda, Epelarre, etabar) istorioetan oinarritutako hitzekin. Guzti hori  DJ baten puntu berezi batekin nahasturik.

Jon Maia, Jon Garmendia eta Iker Zubeldia bertsolarien laguntzaz osatu dute lana eta aurtengo Durangoko Azokarako kaleratuko dute disko formatuan.

Herrikojak

-Eskual rokanrola!

-Nola? Nork?

-Jazpanaz Oriolek, gitarraz Javi Pezek, baxuz Jon Lonberak eta trikitixaz Xarles Beldak. 

-Ta zer?

-Ie-ie abertzale eta Nafar ritmanblusa. 

-Bainon, bainon…..zertan ari zaizte?

-Bai, bai , trankil, printzipioz, ongi izanen da. Barneko piztia atera nahi dugu, kantu herrikoiekin, beti bezala.