I. TRIKITI JAIALDIA OÑATIN

Oñatiko Lizargarate Trikitizale Elkarteak I. Trikiti Jaialdia antolatu du Urriaren 24an. Jaialdi mundial honetan parte hartuko duten taldeak honoko hauek dira:

-Oñatiko Trikiti Eskola

-Miren eta Agurtzane

-Maixa, Ines eta Izer

-Iker Allur eta Narbaiza

-Epelde eta Iturbide

-Laja eta Landakanda

Ohiko bikote nahiz elkartze berri, zahar nahiz gazte, guztiak entzuteko aukera paregabea dugu Oñatiko Zubikoa kiroldegian 17:00tatik aurrera.

Sarrerak Oñatiko Kutur Etxean eta Urbia nahiz Umerez tabernetan dituzue salgai 10 eurotan.