ARRAKASTA ARRASTAKA PARTITURA LIBURUA + KD-A

Trikitixaren irakaskuntzarako materiala sortzeko bidean, 80 eta 90. hamarkadatan puri-purian egondako trikiti-piezekin osatu da partitura-liburu berria. Berarekin batera, kantuon grabaketa originalak biltzen ditun KD-a gehitzen da.

12 kantu aukeratu dira eta Jon Ostolaza izan da transkripzioak egitearen arduraduna. 

1.  Alaitz eta Maider: Txanpon baten truke

2.  Kepa Junkera: Madagaskar

3.  Maixa eta Ixiar: Bexamela eta pastela

4.  Imuntzo eta Beloki: Gizontxo gizentxo

5.  Iker Goenaga: Elgeta

6.  Etzakit: Egina

7.  Epelde eta LarraƱaga: Kupela

8.  Amaia eta Kristina: 104 ilargi

9.  Gozategi: Nirekin

10.Tapia eta Leturia: Hik lan eta nik jai

11.Urgabe: Kolore gabeko

12.Zabaleta eta Imanol: Gaueko errondea

Partiturei soinu-euskarria gehitzea pentsatu da, orain arte argitaratu diren bertsio arrakastatsuenen lekukotza emanaz. 

Partitura-liburu honen bidez, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak irakaskuntzarako ahalik eta material anitzena sortzeko helburua du.

Menua