IKER GOENAGA, LAN BERRIA KALEAN

Iker Goenaga (Zizurkil 1974) musikaren munduan ibilbide luzea duen trikitilaria dugu. Musikari gisa, Mikel Laboa, Oskorri, Erramun Martikorena, Mikel Errazkin eta abarrekin aritua da.

Bakarkako lanekin bere sorkuntza lanari bide eman izan dio. Orainartean, “SOINUGORRI” 1998an, “TXIKITXUTERIK” 2003an, eta “AMORRUA” 2006an.

Aurten, laugarren lanarekin datorkigu Iker:

– “…arteraino” Bertan 13 doinu berri biltzen ditu, abestutako nahiz kantu instrumentalen arteko oreka bilatuaz (Antxoko Portugal, Aldatu Nahian Geroa, Ekaineko Haizea, Umea Eta Mapa, Paris 2006, Urteak, Québec, Gertatu Balitza, Errazkin, Egunoro, Gogoetak, Xaima, Eta Egunero Dugu Bezpera).

Lan honetan betiko bere musikariez inguratua datorkigu Iker:

· Beñat Barandiaran: kitarra akustikoan

· Iban Gurrutxaga: kitarra elektrikoan

· Mikel Atxega: baxu elektrikoan

· Iñigo Egia: perkusioetan

Musikari gonbidatuek ere bere ekarpena egin dute:

· Gartxot Unsain: ahotsa

· Alaitz Telletxea: ahotsa

· Mikel Markez: ahotsa

· Aritz Lonbide “Lonbi”: tronpeta

· Iñaki Alberro: txeloa

2008-2009ko abendua-urtarrila artean Hernaniko OH BROTHER STUDIOan grabatu, nahastu eta masterizatua, Iñigo Egiaren eskutik.

Informazio gehiago: www.ikergoenaga.com