INPERNUKO POZA, TRIKITIXAREN VII. JARDUNALDIAK

Emakumeek trikitixarekin izan duten harremana aztergai, Inpernuko Poza Jardunaldien VII. edizioan.

Emakumea eta trikitixa. Edota trikitixa eta emakumea. Gaur egun, elkarrekin ongi ezkontzen diren bi hitz hauek, elkarrengandik aparte bizi izan dira halabeharrez. Ez da hainbeste denbora emakumeak debekutik plazarako bidea egin zuenetik. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatuta, jardunaldiok, ezkututik jendaurrerako bide hori erakutsi nahi dute. Horretarako, Mauriziaren bizitza errepasatuko duen hitzaldi-musikatua antolatu dugu eta lau musikari emakumezkoren testigantzak entzuteko mahai-inguru musikatua. 

Irailak 10, osteguna

FREDI PAIA:  “Aupa Maurizia!”

Maurizia Aldeiturriaga (Zeberio, 1904-1988) XX. mendeko euskal musika herrikoiaren ikono handietako bat izan zen. Gaztetatik kantuan, soinu eta albokari laguntzen, 60ko hamarkadan hartu zuen osperik handiena. Benantzio Bernaola “Karakol” senarra ere soinujolea zuen. Hau makaldu zenean, Fasio (trikitia) eta Leon Bilbaorekin (alboka) hirukoa osatu zuten. Orduko musika tendentzia berriak jorratzen zituzten gazteak ere txundituta utzi zituen Mauriziak. Bere bizitzaren pasarte garrantzitsuenak, bere kantaera, errepertorioa eta koplaritzarekiko hartu-emana ezagutzera emango ditu Fradi Paiak.   

Orain arte entzun ez diren grabazioak, Mauriziari berari eta Leon Bilbaori egindako elkarrizketa eta zuzeneko kopla emanaldia ere izango da. Bi urtetan zehar garai hartako Arratia eta Zeberioko musikari, kobratzaile, dantzari, koplari, antolatzaile, senitarteko eta adineko lekukoen artean egindako ikerketa lanaren ondorioak dira hitzaldi honek bilduko dituenak.

 * Musikari laguntzaileak:

Fredi Paia – biolina, soinua eta panderoa

Ekaitz Larrazabal – alboka eta kajoi flamenkoa

Irailak 11, ostirala

TAULA GAINETIK BEGIRA

 mahai-inguruan hizlari eta jotzen:

MAIXA LIZARRIBAR

INES OSINAGA

AMAIA ZUBIRIA

MARIA LUISA IRASTORZA

Mahai beraren bueltan jarriko ditugu lau emakumezko: neskek osatutako lehendabiziko erromeria-taldea sortu zuena, trikitia elektronikarekin nahastu duena, euskal kantagintzaren erreferentzia,  eta ezkondutakoan, soinua utzi behar izan zuena.

Taula gainera igotzeko, emakume izateak sortu izan dizkien trabak, zailtasunak eta erronkak beren ahotik entzuteko aukera izango da. Beren kontuek eta kantuek lagunduko digute plazarako bidea nola egin zuten ulertzen.

NOIZ: irailaren 10 eta 11an, 19:00tan

NON: Donostiako Udal Liburutegiko sotoan (San Jeronimo kaletik)