NAZIOARTEKO TRIKITIXA JAIALDIA

Nazioarteko Trikitixa Jaialdia zazpigarren urtez egingo da aurten. Horretarako Irlanda, Italia, eta Galizia gonbidatu ditugu. Euskal Herritik berriz Iparraldetik Zpeiz Mukaki, Bizkaiako Arantzarte Dantza Taldea eta Gipuzkoako sasi dantza Alkorta anai-arrebek lagunduta. Aurtengo jaialdiaren ardatz nagusia DANTZA izango da.

Azaroak 21, Getxon

TOKIA: Areetako Andres Isasi Musika Eskolan

ORDUA: 20.00etan. 

SARREREN PREZIOA: 6 €

NON SALGAI: Egunean bertan takilan.  Aldez aurretik Algortako Kultur Etxean 944310310 eta 944914080 telefono zenbakien bidez. www.bbk.es web gunean eta BBk-ren orotarako kutxazainetan. Salgai azaroaren 10etik aurrera. Bizkaiako Trikitixa Elkarteko 665716390 telefonora deituz edo bizkaia@trikitixa-old.ametza.com helbidera idatziz ere egin daitezke erreserbak.

ONDOREN Trikisession-a Glass Tabernan.

Azaroak 22, Donostian

TOKIA: Victoria Eugenia Antzokian

ORDUA: 19.00etan izango da

SARREREN PREZIOA: 15 €

NON SALGAI: Victoria Eugeniako txarteldegian bertan (943481818), Antzoki Zaharrean (943481970), eta Servikutxa, Telekutxa (943001200) eta www.kutxa.net helbidean.

ONDOREN afaria izango da Lasarteko Goiegi jatetxean 20 eurotan.  AFARIARAKO ERRESERBAK trikitixa@trikitixa-old.ametza.com edo 943 832 828 / 657794217.

PARTAIDEAK

IRLANDA: SPRAOI

Irlandatik datorkigun musikari eta dantzari gazteez osaturiko taldea da. Dagoeneko mundu osoan zehar eskaini dituzte Irlandako dantza eta musika tradizionala uztartzen dituzten emanaldiak. Taldekideek musika instrumentu bat baino gehiago eta dantza ezberdinak menperatzen dituzte, baita Irlanda osoko errepertorio zabala ere. Jaialdi honetan, Irlandako zenbait musika pieza tradizional eskainiko dizkigute, bertako dantza ezberdinak ere ikusgai izango ditugularik. Hauek dira Sparoi taldeko partaideak:

Cathal Guinan: Bibolinjolea eta dantzaria

Denise Bracken: Txirula, bodhran eta pianojolea, eta  dantzaria

James Hogan: Txirula, concertina eta bibolinjolea, eta dantzaria

Alan Finn: Soinu eta bibolinjolea

ITALIA : MENTA FRESCA DANZA

Italia hegoaldeko, Campania eta Puglia eskualdeetako, tradizio herrikoien uztarketaz sortzen den taldea da. Bi herrialde hauek mendeetan zibilizazio grekoaren eragina izan dute. Zibilizazio honek ekarri zuen bertako hizkuntza, kultura eta batez ere artearen eraldaketa. Tarantelak eta tammurriatak kultura grekoaren espresio dira, mendeetan Italia hegoaldean iraun eta gaur egun arte iritsi direnak.

GALIZIA: PANDEIRO FURADO

Galiziatik datorren laukote honek euren herrialdeko tradizioaren ezagutza handia dauka, txikitatik ari dira dantza eta musika munduan. Hiru neskak A.C.F. Tanxedoras do Pandeiro taldeko kideak dira eta Isaac Os Carunchos taldekoa da, Galizian folklorearen zabalkundeaz arduratzen diren taldeak dira biak. Gure jaialdian muñeirak eta jotak dantzatuko dituzte eta kantua, panderoa, perkusioak eta gaita izango dituzte lagun.

EUSKAL HERRIA

IPARRALDETIK ZPEIZ MUKAKI

Euskal dantzari berritzaileak eta txaranga rockero bat batzen dituen gazte taldea. Zuzenean Ipar Euskal Herritik datozen 15 gazte dira. Bestan eta bestarentzat sortu den proiektua da. Publiko gazte bati zuzendua, Zpeiz Mukaki-k euskal dantzari errautsa kentzen dio, tradizioari gaurkotasuna ekarriz. Berezitasun nagusia, euskal dantza tradizionalak eskaintzea… baina 80-90 hamarkadetako musikek lagundurik.

IGORREKO ARANTZARTE DANTZA TALDEA

Igorreko talde hau sortu zenetik, bidaia eta jaialdi askotan eta desberdinetan parte hartu du. Arratiako eta Gorbeialdeko ia herri gehienetan dantzatutakoak, dantzari jarraitzen dute gaur egun ere. Nazioarteko jaialdiei dagokienez, Euskal Herritik kanpo hainbat jaialdi, topaketa eta agerraldietara gonbidatuak izan dira. Esaterako, Espainian Zamora eta Fuente el Fresno (Ciudad Real) herrietako topaketetan egonak dira; Frantziako hainbat festibaletan, Alemaniako Europäische Jugendwochen jaialdian, Burg Ludwigstein gazteluan; Polonian, Wisla herriko folklore festibal entzutetsuan era hartu zuten parte; Belgikan Moerbeke herriko jaialdian eta Brasileko Caçapava do Sul herriko “9ª Festa Mundial do Folclore” dantza topaketetan gure kulturaren zati garrantzitsuak diren dantzak eta musika erakutsi ahal izan zituzten. Trikitixa Jaialdi honetan Arratia inguruko errepertorioa eskainiko digute musika eta dantzaren bitartez.

GIPUZKOAKO SASI DANTZA

Landa, baserri ingurunean garatu den fandangoa dantzatzeko modu berezia da sasi dantza. Garai batean mandio eta ganbaratan ezkutuan egiten ziren erromerietan garatu den estiloa da dantzari hauena. Partitura eta dantza eskoletatik aparte kokatzen diren bertsio berriak dira. Gipuzkoako hainbat eta hainbat erromerietan dantzaren plazer soilez dabilen seikote bat osatu dugu jaialdirako eta soinuarekin lagunduz Alkorta anai-arrebak izango ditugu.

Menua