INPERNUKO POZA, TRIKITIXAREN VI. JARDUNALDIAK

TEKNOLOGIA BERRIAK, irailak 9tik 11era

Trikitixan ere teknologia berriak ezinbesteko lanabes bihurtu dira, eta Trikitixa Elkarteak esku artean dugun lanabes honen inguruko hausnarketa bultzatu nahi du. Gai zabala izaki, alorra hainbat ikusmiratik jorratzeko aukera emango dute aurtengo jardunaldiek.

Irailak 9, asteartea:

Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan: 19:30

Hitzaldia:  TEKNOLOGIA BERRIEN EZARPENAK MUSIKAREN MUNDUAN

Kaki Arkarazo

Berebiziko eraldaketa ekarri digu teknologiak musikaren zabalkundearen bilakaeran, interpretaziotik hasi eta grabaketa tekniketaraino. Perfekzioaren eta erosotasunaren premiaz, urte gutxitan musikarioi lan egiteko modua guztiz aldatu zaigu. Gaurko tresneria berriez badirudi edonola molda dezakegula sortzen dugun musika. Baina emaitzei begira jarriak, zer ondorio ekarri digute aldaketa hauek? Denak al ditugu abantailak? Zertan datza ekoizpen musikalaren kalitatea edota balioa?

Irailak 10, asteazkena:

Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan: 19:30

Hitzaldia: TRIKITIXA, KOPIA EDO ORIJINALA?

Xabi Erkizia

Kopiatzen dugunaren emaitza gara. Jaiotzen garen momentutik besteengandik ikasten dugu eta hauetatik kopiatzen dugunarengatik bukatzen dugu garena izaten. Kultura beraz kopiatzeko modu jakin baten islada bertzerik ez dela erran genezake. Baina nola kopiatzen dugu euskaldunok? trikitixarena bezalako musika adierazpideak, hain gureak eta hurbilekoak sentitzen ditugunak, horiek ere kopiak al dira? Zer da ba hortaz orijinaltasuna? Nor da sortzaile eta nor kopiatzaile? Galdera gehiegi beharbada hain afera potolorako. Erantzunak bilatzeko ere nahiko lan, ez baditugu hauek ere kopiatzen.

 

Irailak 11, osteguna:

Victoria Eugeniako Club Aretoan: 20:00

-Kontzertua:

Carles Belda, Javi P3z eta Jon Lomberas

Asier Ercilla eta David Nanclares

Jardunaldi hauetan urtero saio praktiko bat egin nahi izaten dugu. Teknologia berrien inguruko hitzaldietan gaia teorikoki jorratu ondoren sorkuntza mailako apustu bat egite aldera hirukote bat eta bikote bat gonbidatu ditugu jardunaldiak osatzeko. Carles Beldaren soinu txikia Javi P3z eta Jon Lomberasekin nahastuko da eta Asier Ercillak berrriz, soinu txikia eta programazioak David Nanclareren gitarra eta buzukiarekin uztartuko ditu.