EUSKADIKO TRIKITILARI GAZTEEN XXVIII. TXAPELKETA ZEANURIN

Izena emateko epea uztailaren 21ean amaitzen da

2008. URTEKO TXAPELKETAKO OINARRIAK

 

Datorren abuztuaren 17an, domekea, arrastiko 6etan EUSKADIKO TRIKITILARI GAZTEEN TXAPELKETAREN XXVIII. edizioa ospatuko da barriro be Zeanurin.

 

Azkenengo urteetan bezala, final honetan parte hartuko daben 6 bikoteak aurretik jokatuko dan kanporaketan aukeratuko dira. Hau Otzemendi auzoan egingo da, San Justo Pastor ermitaren inguruan, abuztuaren 2an arrastiko 6etan.

Kanporaketan 10 bikotek hartu ahal izango dabe parte eta honeetatik puntuazioarik altuena lortzen daben sei bikoteak pasatuko dira finalera.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak:

1.   Soinulariak 15 eta 22 urte bitartekoak izan beharko dabe, hau da, 1986 eta 1993 urteen tartean jaiotakoak.

2.   Fandero joleek, 22 urtetik beherakoak, hau da, 1986. urtetik gora jaiotakoak.

3.   Musika tresnak: soinu txikia eta fanderoa

Izena emoteko epea: uztailaren 21erarte.  Izena emoteko Zeanuriko udalean bertan edo telefono bidez (946739146an) edo emailez (aintxaurza.zeanuri@bizkaia.org). Hogei bikote baino gehiago apuntatuz gero, aurreko urteetan parte hartu dabenek izango dabe lehentasuna.

Jo beharreko piezak:

  • Kanporaketetan 3 pieza joko dira:

                                                        I.      Jotea

                                                     II.      Porrusaldea

                                                   III.      Fandangoa edo arin arina

  • Finalean 4 pieza joko dira:

                                                        I.      Jotea

                                                     II.      Porrusaldea

                                                   III.      Fandangoa

                                                  IV.      Arin-arina

Joteari dagokionez derigorrezko gaia “ZEANURI” izango da.

Porrusaldan Arratiako kopla bat aukeratu beharko da.  Horretarakko txapelketan parte hartzeko interesatuta dagozanak, Udaletxera deitu eta kopia bat bialduko jakie.

Joten diren piezen letrak, derigorrekoen eta bildumako kasukoa izan ezik, korreoz edo faxez bialdu beharko dira:

Ø      Fax zenbakia: 94-631.72.19

Menua