SAN JOSE TRIKITI JAIALDIA-MARTXOAK 16AN AZPEITIAN

Aurten bigarren urtez Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Azpeitiako Udalak elkarlanean San Josetako Trikiti Jaialdia antolatuko dute MARTXOAREN 16n, arratsaldeko 17.30etan, Azpeitiako Izarraitz Pilotalekuan.

Sarrerak 12 eurotan dira eta Azpeitiko Meola eta Pastorkuan erosi litezke edo Azkoitiko Martitten. Egunean bertan takilan arratsaldeko 16.00etan irekiko da.

Aurten parte hartuko duten taldeak hauek izango dirak:

o        Maixa, Ines eta Maite

o        Allur anaiak

o        Eneko Etxabe eta Oihana Irastorza

o        Koldo Iturbe, Xabi Aburruzaga eta Joseba Urrutia

o        Kupela taldea eta Furundarena

o        Tapia eta Leturia

Lehengo urteko formatuari eutsi nahi zaio, eta Azpeitiko Izarraitz frontoian bilduko dira trikitilariak. Aurten Aiako San Pedro auzoan dagoen Aristerrazu trikiti-plaza omentzea pentsatu da. Besteak beste, Aristerrazun urtetan dantzan ibilitako jendea gonbidatu nahi da, jaialdian zehar zenbait pieza dantzatzera.

Aristerrazun orain dela 70 urte hasi ziren erromeriak antolatzen, eta bertan izen handiko trikitilariak bildu izan dira: Elgeta, Sakabi, Eleuterio Tapia, Maltzeta eta Kaxiano, esate baterako. Gainera, belaunaldi berriko jendearentzat ere askotan izan da lehenengo plaza. Nolabait esateko, erromeriak antolatzen aritu diren urte luze hauetan, trikitixaren ezinbesteko bilgune bilakatu da, eta nola ez, trikitixaren azken urteetako bilakaeraren lekuko fidela suertatu da Aristerrazu.

Sarreren prezioa 12 eurokoa da eta Azpeitiko Meola eta Pastorkuan erosi litezke edo Azkoitiko Martitten. Egunean bertan takilan arratsaldeko 16.00etan irekiko da.